Ostegun honetarako, abenduak 8, Iberdrolak argi mozketa iragarri du

Iberdrolak iragarri du ostegun honetan, abenduak 8, Geiano inguruko argi horniduraren mozketa programatu duela, 09:00etatik 12:00etara bitartean. Eta mozketak udalerri osoari eragingo dio, Oletari izan ezik.

Tarte horretan, Udalaren emergentziazko hornidurari esker, ez luke argi faltarik egon behar.

Hala ere, Udalak gomendatzen du goizeko ordu horietan aparatu elektronikoak deskonektatuta izateko eta igogailuak ez erabiltzeko.