Osasun zerbitzuaren gaineko kexa eraman du Legebiltzarrera alkateak

Urriaren 11n Aramaioko alkate Iban Herrarte Arana Legebiltzarreko Osasun Batzordean izan zen herriko osasun zerbitzuan dauden gabezien berri ematen. Testuinguru gisa azaldu zuen aramaioarren % 25ek 65 urte baino gehiago dituztela, eta horrez gainera, 43 lagunek menpekotasuen bat dutela aitortua.

Batzordekideei azaldu zitzaien 2023ko abuztu osoa medikurik gabe egon de Aramaio, eta erizaina ordutegi murriztuarekin aritu dela −2022ko udan ere egoera antzekoa izan zen−. Arazoa, alkatearen hitzetan, ez da abuztura mugatzen; izan ere, aurtengo urtean tarte luzeetan ez da medikurik egon.

Agerraldiaren amaieran azaldu da aramaioarrak arduratuta daudela egoerarekin, eta anbulatorioa itxiko ote den beldurra ere badagoela. Azkenik, alkateak azpimarratu du herri txikien testuinguruan, azpiegitura handiak egiteko (AHTa, eolikoak…) gogoan izaten dituztela; oinarrizko zerbitzuak bermatzeko (posta, osasuna…), aldiz, ahaztuak sentitu ohi direla herri txikietako biztanleak.

Egilea: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco