Osasun zentrora edota ospitalera joateko gomendioak

Captura de pantalla 2020-05-19 a las 8.47.00

Osasun zentrora edota Debagoieneko ospitalera joateko beharra izanez gero, Debagoieneko osasun zuzendaritzak hainbat aholku eta gomendio kaleratu ditu, kontuan izateko.

  • Sukarra, arnas sintomak (eztula, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasuna) badituzu, usaimena edo gustua galdu baduzu, edo COVID-19a diagnostikatutako pertsona batekin isolatuta edo kontaktu estuan egon bazara, telefono bidezko kontsulta egin eta ez joan osasun-zentrora edo ospitalera, Larrialdietara joan behar ez baduzu behintzat.
  • Joateko beharra izanez gero, ahal den neurrian bakarrik joan eta norbaiten laguntza izanez gero, laguntzaileak maskara ondo jarrita eraman beharko du, eta eskuen higienea egin beharko da.
  • Ospitalizazioaren kasuan, pazienteak maskara ken dezake gere gelan dagoenean. Logela partekatuen kasuan, pazienteek segurtasun-distantzia mantendu behar dute; banaketa-errezelek itxita egon behar dute, eta beste paziente batzuekin partekatzen diren logelako eremuetan jarri behar da. Ezingo da gelatik irten, medikuak aginduta ez bada. Kasu horretan, maskara ondo jarrita atera beharko da.

Edozein kasutan, Aramaioko osasun zentroarekin kontaktuan jartzeko edota medikuarekin txanda hartzeko hauxe da telefonoa: 945 445340

Albiste gehiago →