Orixol elkarteak mendi astea antolatu du

Aurten Orixol mendi elkarteak 50 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko, datorren ekainaren 4tik 12ra bitartean antolatuko da mendi astea.

Egitarauan, ekintza desberdinak aurreikusi dira, besteak beste:

  • Ekainaren 4an: Orixoleko puntan bertsuak, hamaiketakoa. Eta ondoren, herri bazkaria eta kontzertuak.
  • Ekainaren 5ean: baso-bainua umeentzat.
  • Ekainaren 8an: Garazi Abasoloren hitzaldia.
  • Ekainaren 9an: mendi pote musikatua Danborralden.
  • Ekainaren 1oean: kale erronkak.
  • Ekainaren 12an: dokumentalak kultura etxean.

 

Detaile guztiak kartelean kontsultatu daitezke. Eta aurrerago emango dira izena emateko epeak eta moduak.

Albiste gehiago →