Oraingoan kontzejupean izan da!

Oraingoan kontzejupean (udaletxeko arkupean) izan da. Bertako egurrezko bankuak errotulagailuekin margotuta agertu ziren pazko aste ostean. Zaila da ondarea zaintzeko borondaterik ez duten horiek ulertzea: Herriko ondarea zikindu edo apurtzea herritar guztien kontra egindako ekintza bezala ulertzen dugu.

Horretaz aparte, kiroldegian ere erabiltzaileen aldetik intzidentziak somatu ditugu. Gogoratu nahi dugu itxita dagoen bitartean, elkarte edo norbanakoek eskaera egin behar dutela erabili ahal izateko. Eta behin erabilita ateak itxita eta argiak itzalita utzi behar direla.

Albiste gehiago →