Oporrak Bakean egitasmoan izena emateko epea zabalik
Errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haur sahararrek udako bi hilabeteak Arabako familia batekin igarotzea da Afanis elkartearen programa honen helburua. Maiatzaren 10era arte egongo da aukera izena emateko.
Egitasmo horri esker, bestelako errealitate bat ezagutzeko aukera izateaz gain, egonaldian zehar, medikuen azterketak jaso eta elikadura orekatua izaten dute haur horiek.
Bestalde, euskal gizartea Saharako Herriaren eta Mendebaldeko Sahararen egoeraren inguruan sentsibilizatzea ere helburuetako bat da; horrela, bi kulturen arteko hurbilpena sustatzeko eta bultzatzeko.