Onura publikoko 19 mendiaren mugaketa: Mirugain

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak Onura Publikoko 19 Mendiaren (MUP 19) mugaketa egin zuen 2019ko irailak 14an. Mirugain, Mendikurren, Olazar eta Iluntxo mendi inguruneek osatzen dute OPM/MUP 19a.

Mugaketa hauek egiterakoan Aramaioko udalerrian ez zuen iragarkirik egin Bizkaiko Foru Aldundiak eta Aramaioarrok ezin izan genuen deslinde hauen eragiketan parte hartu ez eta alegaziorik aurkeztu ere.

Hori zuzentzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak honako hau jakinarazi du iragarki bidez:

“2021ko urriaren 1a 10:00tan jartzea Aramaioko udal mugartean dauden lurzati mugakideak mugatzeko lanak egiteko egun berria.”

Hori horrela Bizkaiko Foru Aldundiak dei egiten dio mugakideei bertaratzeko eta honako bi ohar garrantzizko luzatzen ditu:

  • Apeoa egitera zuzenean edo legezko borondatezko ordezkariaren bidez joaten ez direnek ezin izango dute haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu.
  • Basoaren edo honen zati baten jabetzarako eskubidea dutenek eta mugakideek, dagozkien eskubideak egiaztatzeko DAGOZKIEN AGIRIAK AURKEZTU AHAL IZANGO DITUZTE iraunkortasuna eta ingurune naturala zaintzeko saileko erregistro orokorrean edo Otxandioko udaletxean, ERAGIKETAK HASI BAINO 30 EGUN LEHENAGO.

 

Albiste gehiago →