Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea, enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan
2023ko irailaren 4ko 299/23 Alkatetza Ebazpenaren bidez onartu, ondorengoa ebatzi zen:
Lehena.- Zerbitzu Anitzetako langilearen plaza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrenda hori alkate dekretu honekin batera doa eranskin gisa.
Bigarrena.- Euskara eta Hezkuntza teknikariaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzea. Zerrenda hori alkate dekretu honekin batera doa eranskin gisa.
Hirugarrena.- Jakinaraztea interesdunei 10 egun balioduneko epea izango dutela behin-behineko zerrendaren aurka egoki deritzoten erreklamazioak jartzeko edo zerrendatik kanpo uztea eragin duten akatsak edo omisioak zuzentzeko, dekretu hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Laugarrena.- Ebazpen hau ALHAOn argitaratzea, Aramaioko Udalaren iragarki-taulan eta udalaren webgunean jartzea erakusgai.
Aramaion, 2023ko irailaren 4an
Alkatea
IBAN HERRARTE ARANA
ERANSKINA
Zerbitzu Anitzetako langile plaza.
Onartutakoak:
Izen abizenak | NAN | Autobaremazioa |
AZP | ***4697** | 100,00 |
UGE | ***7399** | 80,00 |
KVB | ***2848** | 53,06 |
IBI | ***2835** | 20,00 |
Baztertutakoak:
Izen abizenak | NAN | Autobaremazioa | Arrazoia |
EGL | ***8889** | 62,21 | Ez du deialdiari egokitutako eskabide orria aurkeztu. |
Euskara eta Hezkuntza teknikariaren lanpostua.
Onartutakoak:
Izen abizenak | NAN | Autobaremazioa |
RME | ***9110** | 100,00 |
JGC | ***4429** | 34,67 |
ABV | ***3083** | 20,00 |
RAU | ***5566** | 20,00 |
Baztertutakoak:
Izen abizenak | NAN | Autobaremazioa | Arrazoia |
AAA | ***9443** | 80,00 | Eskabidean akatsak. |
Oharra:
Autobaremazioek izangaiek bere eskaeran alegatutako eta autobarematutako merezimenduen emaitza baino ez dute islatzen. Ez du esan nahi puntuazio horiek zuzenak direnik.