Onartu dira 2021eko udal aurrekontuak

Atzo, martxoaren 30eko ezohiko plenoan 2021ko aurrekontu berriak onartu ziren. %6,17ko jaitsiera izan dute  2020ko hasierakoekin konparatuta, egoera honek diru sarrerak jaitsi dituelako. Udaleko aurrekontuekin batera Aramaioko Argindar Banatzaileko (AAB) aurrekontuak ere onartu ziren.

Hau litzake aurrekontu bateratua: Aurrekontu bateratua

Inbertsio nagusiak, kopuru aldetik, honako bi kapitulotan zehazten dira, nahiz eta inbertsio batzuk diru-laguntzaren mepe dauden eta horren arabera gauzatuko dira edo ez:

  • Mendia kapituloan, San Adrian eta Asension basobidea konponduko da (15.105,64€). Kurtzetako kargalekua (4.670,60€) eta Gantzagako kargalekuak (6.490,44€) konponduko dira. Horrez gain, landaketak egingo dira Ametzun (11.264€).
  • Hirigintza kapituloan, Arriola-Arrikoiti asfaltzeko asmoa dago (34.898,70€), Etxaguengo errota konponduko da (11.155,48€). Horrez gain, Diputazioko Foru Planetik laguntza jaso da kiroldegiko teilatua konpontzeko eta kanpoko frontoia estaltzeko, eta aurten lehendabiziko pausuak emango dira, proiektua definitu eta obra esleitzeko. Horrela, espero da datorren urtean hastea berrikuntza obrekin. Horretarako, aurten 23.860€ erabiliko da.

Horrez gain, badira bestelako inbertsio txikiagoak, ekipamendu informatikoak erosteko (4.000€), osasun zentroan hobekuntza txikiak egiteko (5.100€), liburutegi liburuak berritzeko (4.600€)…

2020ko likidazioaren berri eman zen atzoko plenoan. Eta 24.973,4€ positiboa izan zenez eta udalaren egoera ekonomikoa ona denez, aurrekontuak definitibo bihurtzeko prozesua amaitzen denean, (ALHAOn publikatu eta 15 egun jendaurrean egon ostean, alegaziorik ez bada definitiboa bihurtuko da) 2021rako inbertsio ezberdinak txertatuko dira.

Albiste gehiago →