Omenaldi hunkigarria Bittor Mendialduari
Omenaldi hunkigarria egin zioten Bittor Mendialduari abenduaren 21eko Gabonetako kontzertuan. Aurten 90 urte bete dituela ospatu eta eskerrak eman zizkioten Bizente Goikoetxea abesbatzaren partez bizi osoan egindako lanagatik. Udalaren aldetik ere eskerrak eman nahi dizkiogu herria musikaz janztearren.