Oinezkoei lehentasuna emateko seinale berriak jarriko dira

Oinezkoei lehentasuna eman eta kotxeen trafikoa hobetu eta kudeatzeko, hobekuntza ugari egiten ari da Udala, batik bat Ibarra erdigunean.

Proiektu honen barruan, plazara dauden hiru sarreretan jarriko da aparkatzeko debekuaren seinalea. Nahiz eta ez den arau berria, seinale hauen bitartez gogoraraziko da ezin dela plazan aparkatu.

Horrez gain, herri sarreran dagoen errotondan be oinezkoei lehentasuna emateko seinaleak jarriko dira, Iturri Zuri eta Pedro Ignazio Barrutia norabidetan.

Horregatik, hain zuzen, jarri dira Pedro Ignazio Barrutiatik behera paso berlinesak ere, kotxeen abiadura murrizteko. Zentzu berean, Matxinkaletik igarotzeko 30 abiadura muga duen seinalea jarriko da.

Gainera, ispilu berriak jarriko dira Uribarrin, Ibargoia eta Pedro Ignazio Barrutian. Eta lurreko marra horiak margotuko dira kotxea aparkatzea debekatuta dauden toki ezberdinetan, Iturrizuri kalean, Ibargoian,…

Auzolanean hobekuntzak

Zalgo, berriz, auzolanean egingo dituzte lan ezberdinak. Hala nola, Stop seinale berria jarriko dute eta horrez gain ispilua ere jarriko da.

Lan hauek guztiak ez dira batera egingo. Batzuk dagoeneko eginda daude baina beste batzuk eguraldia hobetzen denean egingo dira.

Albiste gehiago →