Oholtzapetik ekimena martxa onean hasi da
Arabako Bertsozale Elkarteak “Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile” egitasmoaren 3. edizioa jarri du martxan eta dagoeneko lehen bi saioak egin dira, lehena Izarran eta bigarrena Artziniegan.
Arabako 16 bertsolarik parte hartzen dute, eta publikoaren epailetzaren arabera, finalera sailkatuko da saio bakoitzeko bozkatuena. Beraz, finalean, 4 bertsolarik kantatuko dute. Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.
Finalean egoteko txartela lortu du Peru Abarrategik, izan ere Artziniegan pasa den ostiralean izandako saioan bera izan zen garaile. Berarekin izango da Felipe Zelaieta, lehen saioaren irabazle. Eta oraindik beste bi bertsolari zehaztea falta da, hurrengo bi asteburutan izango diren saioetatik aterako direnak.
Hauxe da saio hauen egutegia:
Uztailak 3, ostirala, 20:00,
BASTIDA
Unai Anda, Orlando Arreitunandia, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea
Gai jartzailea: Idoia Marauri
Uztailak 10, ostirala, 20:00,
MAEZTU
Manex Agirre, Manu Bendala, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa
Gai-jartzailea: Eli Plazaola
FINALA, Uztailak 17, ostirala, 20:00,
ARAIA
Saio bakoitzeko bertsolari bozkatuenak, Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta