Gaur, otsailak 27, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko Areto Nagusian, Udalbatzak egingo du ohiko bilkura.

Quorum nahikoa egon ezean, bigarren deialdia 48 ordu igaro ondoren egingo da.

AZTERGAIAK

  1. Onartzea, badagokio, aurreko bilkuretako aktak.
  2. Dekretuen berri ematea.
  3. Onartzea, badagokio, udal langileen soldata igoera egitea.
  4. Hainbat udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren kontratua luzatzea.
  5. Alkatea eskuordetzea erabilera anitzeko udal gazte zentroaren exekuzio lanei dagokien obra ziurtagiriak ordaintzeko.
  6. Onartzea, aramaioko udalaren eta gorbeialdeko kuadrillaren arteko erakunde arteko hitzarmena sinatzea, oinarrizko gizarte zerbitzuaren ardura hartzeko.
  7. Onartzea, aramaioko udalaren eta gorbeialdeko kuadrillaren arteko erakunde arteko hitzarmena sinatzea, erakundeak datu babesaren araudiaren betebeharretara egokitzeko.
  8. Onartzea fidantzaren itzulera egitea opacua s.a. enpresari.
  9. Onartzea fidantzaren itzulera egitea excavaciones arrasate s.l. enpresari.
  10. Onartzea, badagokio, 2020ko udal aurrekontua.
  11. Emakumeen nazioarteko egunari buruzko adierazpena.
  12. Galderak eta eskaerak.

Albiste gehiago →