Oharra: uraren erabilera eta piszinak betetzeko gomedioak

Ikusirik herrian gero eta piszina partikular gehiago daudela, piszinen jabeei, (berdin da hau finkoa edo desmuntagarria izan), hemendik aurrera eskatzen dizuegu ur sare publikotik zuen piszinak bete behar badituzue, aldez aurretik udaletxean abisua emateko.

Ur sarearen horniduraren arabera egun berean piszina bat baino gehiago betetzen bada ur zerbitzua bermatzea zailtzen da. Hori dela, eskatzen dizuegu erantzukizunez jokatzeko eta kontuan izateko gure ur sareak auzuneak hornitzeko eginda daudela eta ez piszina asko. Horregatik, mesedez, udaletxean abisua eman. Horrela ur sarearen arduradunak txandak antolatuko ditu kolpean dagokien ur biltegiak hustu ez daitezen eta etxeetako zerbitzua bermatzeko.

Ildo beretik, gogorazten dizuegu debekatuta dagoela baimenik gabe ureztatze-ahoetatik (boca de riego) ura hartzea, Hauek sute-egoeretarako dira; denon onurarako diren lanentzako, eta baimen gabe hauek erabiltzea herriari eta herritarroi ura lapurtzea da.

Bide batez, uraren erabilera orokorrean ere zaintzeko eskatzen dizuegu. Zorionez, momentuz, nahiko ur badaukagu udalerrian, baina denon artean zaindu beharreko ezinbesteko elementua da ura, eta denbora luzez euririk egiten ez duenean gure ur iturburuak justu ibiltzen dira askotan.

Albiste gehiago →