OHARRA: Aramaio-Arrasate lineako autobusa dela eta

Azken aste hauetan herritarren aldetik jaso diren gorabeherak kontuan hartuta, eta Aramaio eta Arrasate artean dagoen autobus zerbitzua hobetzeko, Aramaioko Udalak gaia aztertu eta honen berri eman nahi dio Arabako Foru Aldundiari.

Erabiltzaile batzuk aipatu dutenez, Gasteiztik Arrasatera datorren autobusak 19:55 du iristeko ordua baina zerbait atzeratzen bada, ezin izaten dute Aramaiora datorren autobusa hartu, 20:00 baitu irteteko ordua. Hori dela eta, eskaera egingo da azken hau apur bat atzeratzeko.

Horrez gain, gai honekin beste zerbait gaineratzea izanez gero, dei egiten zaie erabiltzaileei beraien kezka udaletxean aurkezteko, telefono honen bitartez: 945445016 edo emailez: udala@aramaio.eus 

Beste ohar bat

Horrez gain, Arrasateko paradetan zain dauenak eskua altzatu beharko dute autobusa geldiarazteko. Bestela, autobusa parada zentralean bakarrik geratuko da aurrerantzean.

Albiste gehiago →