Obretan kontuan izan behar diren irizpideak

Osasun alarma-egoera dela eta, edozein obra egitean kontuan hartu beharreko irizpide berriak ezarri dira.

Eraikinetako obrak:

Eraikinetan obrak egin ahal dira, baldin eta obrako lanekin erlazionatuta ez dauden
pertsonekin interferentziarik eragiten ez badute.
Obrak egin ahal dira lokaletan, etxebizitzetan edo inor bizi ez den eraikineko eremu
mugatuetan, edo obrek irauten duten bitartean han bizi direnak sartu ezin diren eremuetan eta beti ere baldintza hauekin:

– Sektorizatu gabeko eremu komunetatik langileak eta materialak zirkulatzea mugatuta egon behar da eta eraikineko auzokideekin harremanetan ez egoteko hartu beharreko neurriak hartu behar dira.

– Lokal, etxebizitza edo eremu horietara sartuko dira lanaldiaren hasieran eta horietatik aterako dira lanaldiaren amaieran.

– Profesionalak, zerbitzua ematea eta muntaketa etxebizitzetan eskaintzen dituzten dendek lan horiek egin ahal izango dituzte, baldin eta eragindako edo arriskuko pertsonak ez badaude eta beti ere segurtasun-neurriak mantenduz.

Alarma egoeraren ondorioz, egoera aldakorra da eta unean uneko irizpideetara egokitu beharko dira lanak.

Albiste gehiago →