Obrak: kiroldegia eta gazte txokoa

Aste honetan hasi dira kiroldegiko bigarren solairuan gazte txokoa atontzeko obrak. Udaleko Euskara eta Hezkuntza batzordeak, herriko gazte zein nerabeekin batera, hausnarketa prozesu bat egin zuen nerabeen aisialdiari buruz. Prozesu horren testuinguruan, herriko gazteek leku bat eskatu zuten 12-16 urteko nerabeekin lan egin eta begiraleak egoteko. Bada, helburu hori izango duen gunea egokitzeko lanak hasi dira asteon.

Horrez gainera, bihar, ostirala, kiroldegiko obra ere hasiko da. Honako lan hauek egingo dira: teilatu berria jarri, poliruetano guztiak berriztu, kantxa margotu eta kanpoko frontisari teilatua jarri. Printzipioz, kiroldegia ez da itxiko, egun edo lan konkreturen bat egokitzen ez bada. Ixtea beharrezkoa balitz, Udala ahaleginduko da ahalik eta hobeen komunikatzen erabiltzaileei, bai eta eragozpen ahalik eta txikienak sortzen ere.