Norberaren negozioa hobeto kudeatzeko bi ikastaro

Gorbeialdeako kuadrillak antolatuta bi ikastaro eskainiko dira urrian. Lehenengoan enpresen oinarrizko kudeaketa landuko da, eta urriaren 16tik 19ra izango da. Bigarrenak negozioen zerga kudeaketan jarriko du arreta eta urriaren 24an, 30ean eta 31n izango da.

Batak zein besteak 16 orduko iraupena izango dute, eta horrez gainera banakako tutoretzak ere izango dira. Murgian egongo dira, goizez, eta doakoak dira.

Informazio zabalagoa: Oinarrizko kudeaketa / Zerga kudeaketa