Nola margotu oleo koadro bat 90 minututan: erakusketa praktikoa

Aramaioko Udalak, sorkuntza-jarduera sustatzeko asmoz, oleo-koadro baten sorreraren erakustaldi praktikoa antolatu du. Horretarako, Esteban Orozek «Horrela margotzen da koadro bat oleo-pinturan, aire zabalean» izeneko erakustaldi praktikoa egingo du. Margolariak lan bat margotzeko etapak nola gauzatzen dituen ikusiko da (konposizioa, marrazkia, pintura).

Erakustaldia irailaren 21ean izango da, Sastiñan, 18:00ean. Sarrera doakoa da. Nahi duenak lientzoa ekarri eta margotzeko aukera izango du.

Amaitzerakoan, ikusleen artean koadroa zozketatuko da.

ESTEBAN OROZ AIZPUN (02/09/1943): Etxaurin (Nafarroa) jaioa, 13 urterekin iritsi zen Eibarrera, eta berehala hasi zen lanean aitarekin edariak merkaturatzen, nahiz eta beti izan zuen gustu berezia ikasteko eta marrazteko. Bere jaioterrian hasi zen marratzen, lagun bat ondoan zuela, marrazkiaren zale amorratua. Une honetan margolari nekaezina da. «Egunero pintatzera iritsi naiz. Ez dut lanaldia amaitzen koadro bat margotu gabe», dio Orozek. Hala ere, aire zabaleko pintura-lehiaketetan izandako ibilbide garrantzitsuagatik da batez ere ezaguna Oroz. Aramaion ere urtetan parte hartu izan du. Hori dela eta, kuadro bat aire librean nola margotzen den azaltzen saiatuko da ikastaroan.