Nekazaritza eta abeltzaintzarako protokoloa landu du Jaurlaritzak
Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan eta elikagaien industrietan jarduerari eusteko funtsezkoak dira pertsonak eta hauei laguntzeko azpiegiturak. Gaur egun bizi dugun egoera honen aurrean, ahalik eta funtzionamendu normalenean lanean jarraitzeko protokoloa diseinatu du Jaurlaritzak.
Hauek dira jardute protokolo honen helburuak:
1) pertsonen osasuna bermatzeko neurrien ezarpena;
2) birusaren zabalpenaren kontrola;
3) agintariek gomendatzen edo ezartzen diren neurri sozialen osagarria izatea; eta
4) Jardueraren eta elikagaien horniduraren jarraipena bermatzea, biztanleriari oinarrizko eta funtsezko zerbitzua emateko, bai eta ahalik eta lasterren normaltasunera bueltatzeko eta inpaktu ekononomiko larria ekiditeko beharrezkoa den erresilientzia ere.
Hemen kontsultatu daiteke protokoloa bere osotasunean:
KORONABIRUSAREN AURREAN (SARS CoV 2) JARDUTEKO PROTOKOLOA