Nahia Garcia Bidaburu txapeldun Abadiñoko Ziklokross txapelketan

Nahia Garcia Bidaburu aramaioarra txapeldun izan da VIII. Ziklokross Abadiñoko Udala sarian, kadete kategorian. 30:33ko denbora eginda nagusitu da aramaioarra. Zorionak Nahia!!

Bi aste barru, Arabako txapelketa jokatuko da; ea han ere egoterik daukazun. Eta, dena dela, jarraitu kirolaz disfrutatzen!