Nahia Garcia Bidaburu bikain ari da ziklokrosean!

Elorrioko Flotament taldearekin lehiatzen da aramaioarra, kadete mailan. Parte hartu duen azken frogetan lehen postua lortu du eta oso puntuazio ona ari da lortzen estatu mailako txapelketarako.

Argazkiak: Angel Elorza

Azken asteburuetan Abadiñon, Ametzaga eta Elorrion izan diren frogak irabazi ditu. Asteburu honetan Valentziara joango da bere ekipoarekin eta urtarrilaren hasieran Euskadiko selekzioarekin bidaiatuko du bertara, korrituko den Espainiako txapelketan parte hartzeko.

Zorionak Nahia eta eutsi gogor!!

Albiste gehiago →