Musika Etxeak horma irudi berria dauka
Musika etxea zabaldu zela urte batzuk pasa dira, eta, azkenean, eraikinak behar bezalako ongietorria emango die bertan lan egin eta ikasten duten parte-hartzaile guztiei.
Arrasateko Miau Estudioaren eskutik, eta Musika Etxearen Batzordean hainbat aukera aztertu ostean, musikaren alderdi ezberdinak irudikatzen dituen irudiaren aldeko hautua egin zen.

Espero dugu herritarroi ere gustatuko zaizuela!