Erabilera anitzeko udal gazte zentroaren obrak martxa onean doaz

Urtarrilean hasi dira Pedro Ignazio Barrutia kalean kokatzen den «erabilera anitzeko udal gazte zentroa»ren egokitze obrak. Uda aurretik amaitzea espero da.

Lehen fase honetan azpiegitura obrak egiten ari dira. Indenort da enpresa arduraduna eta aurrekontua 216.434,50 eurotakoa da.

160  metro karratu inguru ditu eta espazio ezberdinak egokituko dira bertan. Bost espazio izango ditu guztira baina, beharraren arabera, espazio handiagoa behar denean, bi gune elkartu ahal izango dira.

Hurrengo fase batean hornituko da zentroa eta horretarako aztertuko da erabilera eta beharko diren altzariak, tresnak eta abar.

Lan hauek egiteko bi diru-laguntza jasoko dira: Arabako Foru Aldunditik (2018-19 Foru Plana) eta Eusko Jaurlaritzako «Landaren eta Itsaertzaren garapeneko eta europar poliketako zuzendaritzatik» (2019ko Leader promagatik).

Albiste gehiago →