Musika astea datorren astean ospatuko da

Ekintzaz beteta dator aurten ere Musika Astea. Astelehenean hasiko da eta igandean amaitu. Tartean, kontzertuak eta emanaldiak, zinema, solasaldiak…

Ez galdu aukera eta apuntatu ondo hitzorduak.

  • Maiatzak 23, astelehena, 19:00etan: Musika zineman, El blues del Teherán filma, kultura etxean.
  • Maiatzak 24, martitzena, 18:00etan:  Alaiak kantuan, Sastiñan.
  • Maiatzak 25, eguaztena, 16:00etan: Ate irekiak Musika Etxean, 17:45era arte.
  • Maiatzak 25, eguaztena, 18:00etan: Ekiñe Casadorekin solasaldi musikatua, Sastiñan.
  • Maiatzak 26, eguena, 18:00etan: Musika eskolaren emanaldia, kultura etxean.
  • Maiatzak 27, barikua, 19:00etan: Jazz-rock kontzertua: Lorena Aisa Quartet, parkean.
  • Maiatzak 28, zapatua, 19:00etan: Musika klasikoko kontzertua: zeharkako txirula eta MArimba, kultura etxean.
  • Maiatzak 29, domeka, 19:00etan: La familia Belier filma, Ikusiz Gozatu taldearen eskutik, kultura etxean.

Programa honek Vital Kutxa Fundazioaren laguntza jaso du.

Albiste gehiago →