Murun Korrika topaketa domekan

Korrika kulturalaren barruan, mendi irteera antolatu da martxoaren 17rako Murura. Aramaio, Arrasate eta Eskoriatzatik abiatuko dira mendizaleak goizean, eta 12:00etan argazkia aterako dute tontorrean “Harro Herri” lelopean.

Ibarratik 09:30ean irtengo dira; Untzillatik, berriz, 11:00etan. Tontorretik jaitsi ondoren, modakutxoa izango dute prest Untzillako elkartean 13:00etan.