Murumendi, San Adrian eta Karikogain udal mendien mugarritze lanak

Aramaioko Udalak Murumendi, San Adrian eta Karikogain izeneko mendiak erosi zituenez, Onura Publikoko Mendi hauek mugatu eta mugarritzeko prozedura hasi zuen 2016ko maiatzaren 2an, eta 2016ko urriaren 11an, urriaren 18an eta azaroaren 7an neurketa egintzak egin ziren.

Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak,  Administrazio publikoetako Prozedura administratibo guztiak 3 hilabetetan burututa egon behar dutela arautzen duenez, eta epeak bete ez direnez, Arabako Foru Aldundiak espediente hau iraungitzat jotzea erabaki du.

Horrenbestez, 2021ko irailaren 23an AFAko mendi zerbitzuak 303/16 espedientea iraungitzat jotzea proposatu du eta honakoa xedatu du:

  1. 2016an hasitako espediente iraungitzat jotzea
  2. Murumendi mendi publikoa mugarritzeko espediente berriari hasiera ematea urriaren 1ean honako komunikazio egintzak aurreikusiz:
  • Urriaren 19an goizeko 10:00tan mugarriketaren Apeoa udaletxean.
  • Urriaren 29an ALHAOn iragarkia argitaratuko da.
  • Abenduaren 15a alegazio epearen bukaera.
  • Abenduaren 27an espedientearen ebazpèna jasoko duen foru agindua.

San Adrian eta Karikogain udal mendien mugarritze lanetarako, aurretik ontzat emandako mugarriketa apeoak berreskuratuko dira, beraz, ez da apeo berririk egingo.

 

Albiste gehiago →