«Munduari itzulia 80 egunetan» antzezlana igandean
Ainhoa Alberdik zuzendutako «Munduari itzulia 80 egunetan», Julio Verneren nobelan oinarritutako antzerki lana da. Lan hau, 3 urtetik aurrerako antzerki familiarra da. Aurten, nobela hau argitaratu zeneko 150. urteurrena ospatzen dela aprobetxatuz, herriko haur, gazte eta helduei lan hau eskeintzeko aukera paregabea da.
Antzezlana igandean, azaroaren 10ean, 17:00etan izango da kultura etxean.
Sinopsia: Passepartout-k milaka lan izan ditu bere bizitzan zehar. Lasterketa zaldien gidari, trapezista zirko batean, suhiltzailea, inurri domatzailea,… Gaur egun, garbitzaile lanetan dabil. Baina bere bidaietako pasarteren bat kontatzeko aukera duenean, ez du sekula galtzen. Bere lagun Phileas Fogg-ekin, “Munduari itzulia 80 egunetan” eman zuenekoa etorri zaio gogora. Baina, nola kontatu? Zergatik ez zakar poltsak erabili? Edo erratzak, zoru-garbigailua, trapu, zakarrontzi edo eskura duen edozer gauza? Ez galdu aukera. Igo Passepartou-ren garbiketa orgara. Bidaia hastear dago eta.