Mugikortasunari buruzko inkesta

Arabako Foru Aldundian mugikortasun azterketa egiten ari dira Arabako Lurralde Historikoko Mugikortasun Iraunkorreko Plan berria egiteko. Abiapuntu gisa, eta Arabako eskualdeetako errealitatea eta beharrak aztertzeko helburuarekin, diagnostiko prozesu bat egingo da inkesta batean oinarrituta.

Herritar eta ordezkarientzako inkesta horen bidez, erabiltzaileek mugikortasunari eta hiri arteko garraio-sareari buruz duten pertzepzioa ezagutu nahi dute.

Bete inkesta hemen