Mugikortasunari buruzko bilera irekia datorren asteazkenean

Aramaioko Udalak bilera ireki baterako deia egiten du mugikortasunaren gaia lantzeko. Apirilaren 17rako egin da hitzordua, 18:00etan, pleno aretoan. Honakoak landuko dira, besteak beste, bidegorriaren beharra, autobus zerbitzua, bizikletak eta motordun auto elektrikoak.