Mugikortasunaren inguruko diagnostikoa egiteko inkesta

Aramaioko udalak, Debagoiena 2030rekin elkarlanean, mankomunitate osoan egingo den “Mugikortasun Diagnostikoan” parte hartuko du.

Diagnostiko honen helburu nagusia, Aramaioko herritarren mugikortasun ohiturak identifikatu eta hauek hobetzeko neurriak zehaztea izango da, beti ere mugikortasun eredu jasangarri baten mesedetan. Hortaz, garrantzisua da gaur egungo ohiturak eta herritarren dituzten beharrak identifikatzea.

Informazio hau biltzeko, “Herri txikien mugikortasuna” aztertzen laguntzeko GALDETEGI bat presatu da.

Aramaioko herritarrak galdetegi hau betetzera gonbidatzen ditugu, ondoren zehazten den linkaren bidez:

Euskeraz:
https://encuestas.ingartek.com/index.php/758843?lang=eu

Gaztelaniaz:
https://encuestas.ingartek.com/index.php/758843?lang=es

Galdetegia erantzuteko epea otsailaren 23ra arte izango da.

Ondoren, otsailaren 26an, Mugikortasun diagnostikoaren emaitzak ezagutzera emateko eta herritarren iritzi, ekarpen eta iradokizunak jasotzeko aurrez aurreko SAIO bat antolatu da, arratsaldeko 18.00etan, udaletxeko pleno aretoan.

Zuen parte hartzea ezinbestekoa da, mugikortasunaren inguruan dauden beharrak identifikatu eta hauei erantzun egokia eman ahal izateko.

Animatu eta eman zure iritzia galdetegia erantzunez!

Albiste gehiago →