«Mugi zaitez gurekin» kanpaina martxan da

Mugizaitezgurekin ekimena martxan da, etxean mugatuta dauden pertsona guztiei kalitatezko ariketa fisikoa modu fidagarrian eta profesionalki egin ahal izateko.  Zerbitzua ATHLONek jarri du martxan, azken urte hauetan Aramaioko udalarekin kolaboratzen duen Arrasateko kirol adituen taldeak.

Ekintzak zuzenean egin ahal izango dituzte, bideo ugari izango dituzte nahieran ikusteko eta jarduera fisikorako planak deskargatu ahal izango dituzte. Gainera, osasun aholkuak eskura izango dituzte. Hori guztia oso modu errazean.

Egin froga! Sartu mugizaitezgurekin webgunean, aukera zure hizkuntza eta aurrera!!

Izengabea

Albiste gehiago →