Mintzalaguna: izenematea zabaldik dago
Euskaraz hitz egitea da Mintzalaguna programaren helburua. Horretarako euskaraz erraz aritzen direnak eta ohitura hori indartu nahi duten pertsonak elkartzen dira.
Asmoa euskara hobetzea da, gehiago erabiltzea eta erraztasuna lortzea.
Interesa duten pertsonek izena eman beharko dute udaletxean bertan edo honako helbide batera idatzita: gorbeialdea@mintzalaguna.eus edo euskara@aramaio.eus
Hauxe da bete behar den izenemate orria eta bertan dago informazio gehiago ere: fitxa