Mintzalagun edo Gurasolagun izan nahi?
Gorbeialdeko Kuadrillak, urteroko deialdia jarri du martxan, eskualdeko mintzalagun taldean parte hartzeko. Mintzapoza zer den ezagutu nahi duzu? Hementxe duzu aukera!
Mintzalagun taldeak maiztasun finkoarekin elkartzen diren hiztun taldeak dira. Helburu komun bat dute: euskaraz aritzea, lagun-giroan, eta, horrela, bakoitzaren ahozko euskara hobetzea.
Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
Urrian zehar izango du, hala nahi duenak, izena emateko aukera.
Horretarako, deskargatu informazioa (Eskuorria) eta eman izena honako helbidera mezu bat bidalita: euskara@aramaio.eus