Migrazioari buruzko dokumentala igandean
Urtarrilaren 15ean, igandean, ‘Norte Salvaje’ dokumentala proiektatuko da kultur etxean 19:00etan. Ikusiz Gozatu zine forum taldearekin batera antolatu du Udalak.
Proiekzioaren ondoren dokumentalaren zuzendari batekin eta Zehar-Errefuxiatuekin elkartekoekin.
Dokumental honek azaltzen du nolakoa den milaka lagunek egiten duten bidea munduko bi muga iskanbilatsuenetarantz: Mexiko eta Amerikako Estatu Batuak banantzen dituena, eta Espainiaren eta Europaren artean dagoena. Bide horietako indarkerien gordintasuna kontrajartzen zaio paisaiaren edertasunari sinbolismoz beteriko kontakizun baten bidez.
Iparralde basatirantz ihes egiten dute pertsonek; desberdinkeriek errotzen eta hormek hazten jarraitzen dute bertan. Batzuetan, atzera begiratzeak egungo migrazioekin enpatizatzen lagundu ahal digu, bai eta geure buruari galdetzen ere ea zer harrera ari garen egiten, izan ere… Zer da basatiago: muga bat igarotzen saiatzen ari den pertsona edo muga bera?