Migrainari buruzko hitzaldia azaroaren 16an

Datorren azaroaren 16an, ostegunean, ALAIAK Elkarteak hitzaldi bat antolatu du Aramaioko Kultur Etxean arratsaldeko 6etan, «La Migraña, qué es y cómo combatirla” izenburuaz. Hitzaldia Arturo Goicoecheak emango du.

Arturo, gaur egun erretiratuta dago, eta Gasteizko Santiago Ospitaleko neurologia-burua izan zen. Batez ere, «azalpen medikurik gabeko sintomen» eta minaren gainean aritu izan da.

Migraina ohiko pairamena da, oso mortifikatzailea eta baliogabetzailea, eta ez dago azalpen biologiko sinesgarririk, ezta konponbide egokirik ere. Arturo Goicoecheak proposamen teoriko bat garatu du, migraina kultura-jatorriko entitate ikasitzat hartzen duena. Organismoa normala da, baina sinesmen eta itxaropen multzo batetik jarduten du, adituen informazioak elikatzen dituenak, eta justifikaziorik gabeko alerta-babes egoera eragiten dutenak, sintomen erantzule.

Arturok zuzentzen duen talde profesionalak esperientzia handia du terapia ofizialek gaizki kontrolatutako paziente-taldeei zuzendutako hezkuntza-tailerrekin, eta sistema neuroimmunearen biologiaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dizkie. Sistema neuroinmuneak ikaskuntzan zehar metatzea lortu duen informazioaren arabera zaintzen eta babesten gaitu. Informazio hori argudio zientifikoekin zalantzan jar daiteke eta jarri behar da, eta herritarrek informazio hori ezagutzeko eskubidea dute.