Micaela Portillaren dokumentala larunbatean Untzillan

Micaela Portillaren dokumentala proiektatuko da larunbatean Untzillako elizan, 17:00etan.

2022an, Micaela Portillaren jaiotzaren mendeurrenean, Arabako Foru Aldundiak, Aramaion irakaslea izandako emakumearen dokumentala sortu zuen, Untzillan grabatutako hainbat irudiekin.

Micaela Portilla emakume aitzindaria izan zen, eta mugak hautsi zituen Historiaren ikerketa eta zientziaren arloan, ia gizonezkoena besterik ez zen garai batean, frankismoan, emakumeentzat bereziki kontrakoa. Arabako historiari buruz bere bizitza osoan egin zuen lan sakona gaur egun ere erreferente saihestezina da ikertzaile belaunaldi berrientzat.

Dokumentalak pertsona eta bere lana ezagutarazi nahi ditu,eta bere ondare pertsonalaren garrantzia nabarmendu nahi du, bere eskutik, Lurraldearen Erdi Aroko historia eta artea ezagutaraziz: tenpluak, dorreak eta etxe gotorrak, erretaulak, jauregiak, … mendeetako bideetan zehar erakutsiak eta paisaia ederretan kokatuak.

 

Albiste gehiago →