Merkataritza euskaraz kanpaina martxan da!
UEMAk urtero jartzen du martxan herrietako merkatarientzat eta ostalarientzat kanpaina berezia, erabiltzen dituzten kartelak, menuak, oharrak, faktura takoak… eta halako baliabideak euskaraz eskaintzeko.
Bizi dugun egoera kontuan hartuta, aurten ez dira atez-ateko bisitak egingo eta zerbitzua osatzeko eta arintzeko asmorarekin, webgune bat prestatu da: www.uema.eus/kartelak
Bertan daude ikusgai kartel, irudi eta baliabide guztiak. Bi modutara aprobetxa daiteke zerbitzua: batetik, bertan dauden euskarriak deskargatuta, eta zuzenean bakoitzak berea inprimatuta; bestetik, formularioa betez gero, orain artean bezala, establezimenduan jasoko dituzte, plastifikatuta.
Orain artean bezala, eskari pertsonalizatuak egiteko aukera ere izango da; menuak propioak egitekoa, esaterako. Ereduen zerrendan ez dagoen irudiren bat behar badute ere, lasai eska dezakete. Berriak sortzen eta webgunea eguneratzen jarraituko dira.
Informazio gehiago: euskara@aramaio.eus edo udaletxean zuzenean.