MEREZI DUELAKO, anima zaitez euskara ikastera!

Ez gara esateaz aspertuko: MEREZI DU!

Ikasturte berriko (2021-2022) euskara eskoletarako matrikulazio kanpaina abian da. Egun hauetatik aurrera, Gorbeialdeko Kuadrillan ikasturte berriko taldeak osatzeko deialdiak egingo dira, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Ikasturteari urrian emango zaio hasiera eta eskolez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultura-emanaldiak, ekitaldiak…

Ez gara esateaz aspertuko: Merezi du!

Aramaion ere aurreko urteotan bezala, kanpaina hau martxan dago eta mailaren arabera, aukera desberdinak egongo dira. Edozein modutan, onena izena ematea da, udaletxean (945445016) edo emailez: euskara@aramaio.eus

Zehaztu zein den zure beharra eta euskara sailetik ahaleginduko gara erantzunik onena ematen!

Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako.

Albiste gehiago →