Masustan jolaserako ekipamendu berria dute
Aste honetan estreinatu dute Masustan jolaserako zonalde berria. Beraz, eguneroko dinamikan, jarduera berriak egiteko espazio berri hau erabiliko dute aurrerantzean. Egurrezkoa da eta 2.789,96 eurotako aurrekontua izan du.
Masustako hezitzaileen iritziz, «Haurreskolako haurrei, egunerokotasunean, espazio aldaketa ongi etortzen zaie. Esploratzeko eta ikertzeko grina baitute adin tarte honetako haurrek. Masustak, duen tamainagatik, ez digu aldaketa hau bermatzeko aukera asko eskaintzen. Ahal dugun heinean, kanpo espazioa aprobetxatzen saiatzen gara (parkea, haurreskola aurrealdea zein patioa) gune aldaketa ahalbidetzeko.
Baina Euskal Herriko klimatologiak eta batzuetan, haurren ezaugarri eta erritmo ezberdinek, zaildu egiten digute kanpora irten ahal izate hori. Beraz, baliabide berri honi ezker, eguneroko dinamikan, jarduera berriak eta espazio berri baten erabilera txertatzea lortuko dugu. Bestalde, haurren mugimendu askea sustatzen dugu Masustan. Hau da, motrizitateari dagokionez, ume bakoitzak neurtzen du zer egiteko gai den edota zertara ausartzen den helduaren eskuhartzerik gabe. Ondorioz, eraikin honi esker, haur bakoitzak neurtu ahal izango du, eskailerak igo eta jaisteko duen gaitasuna edota txirrista erabiltzeko abilezia, besteak beste. Baliabidearen azpialdeak ere izkutatzeko edota haurrak imajina dezakeen beste edozein joko sortzeko aukera paregabea eskaintzen du. Azkenik, baliabide berri honi esker haurreskolako ekipamendua osatuagoa dagoela iruditzen zaigu».