Martxoaren 5ean, ZTANDAP!
Korrika Kulturalaren egitarauak martxoaren 8aren inguruko egitarauarekin egingo du bat ostegun honetan, martxoaren 5ean. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izango ditugu kultur etxeko aretoan, 19:00etan. Hona hemen sinopsia:
“Bakean Dagoena Bakean Utzi” eta “Luze edo Motz” emankizun arrakastatsuen haritik, “ZtandaP” ikuskizun honetan ere Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!
