Martxoaren 1ean ospatuko dira Aramaion inauteriak

Arratsaldez egingo da festa. 17:30ean hasiko da kalejira eta, eguraldiak laguntzen badu, urtero bezala plazan egingo da lehiaketa eta ondorengo festa. Eguraldi txarrarekin frontoian egingo da ospakizuna.

Lehiaketan parte hartzeko deialdia ere ireki da eta otsailaren 28ra arte dago irekita izen-ematea. Kultura etxean entregatu beharko da esku orria beteta (klikatu hemen), edo, bestela, egunean bertan. Hauek dira kontuan hartu beharreko irizpideak eta izango diren sariak:

SARIAK:

1) Talde mozorrotua (2 pertsona gutxienez):

  • Haurren saria:
    • 1. saria: 150€
    • 2. saria: 90€
  • 14 urtetik aurrera:
    • 1. saria: 150€
    • 2. saria: 90€

2) Orijinaltasuna: (banaka edo taldeka)

  • Sari bakarra: 90€

GAIA: Librea

Albiste gehiago →