Martxoak 8 dela eta «Hilekoa»ri buruzko erakusketa

 

PHOTO-2020-03-03-20-52-15

Martxoaren 10etik 15era erakusketa berezia egongo da ikusgai Sastiñan. Ordutegi honekin:

  • Martxoak 10 eta 11 – 10:30-12:00
  • Martxoak 12 eta 13 – 18:00-20:00
  • Martxoak 14 eta 15 – 12:00-14:00
  • Martxoak 15 – 12:00 – Bisita gidatua, Ainhoa Aldazabalekin.

Hilekoa gorria ote du izenburua, eta bertako zein nazioarteko artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Myriam Negreren zeramika, Lola Vendettaren komikia, Zanele Muholik odolarekin margotutako lanak, argazkiak, akuarelak, eskultura… Edurne Kortabarria aramaioarraren ilustrazio digital bat ere izango da erakusketan. Azken egunean, gainera, bisita gidatua egingo du 12:00etan Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak.

Albiste gehiago →