MARTXOAK 8: Aramaion aldarrikapen eta aitortza eguna

Aurtengo Martxoak 8 egunak zentzu berezia du Aramaion. Goizez aukera egon da, bisita gidatuan, historia egin duten hainbat emakume ezagutzeko: herriarekin lotura, ekarpena eta beste hainbat bitxikeria. Aramaioko toki estrategikoetan hainbat irudi jarri dira eta beraiei erreferentzia eginez antolatu da bisita gidatua.

Talde polita bildu da bertan. Aukera paregabea emakume hauek historiari egin dioten ekarpena ezagutzeko: Pilar Calixta Amilburu, Timoti Etxebarria, Margari Arana, Lutxi Arrieta, Maritere Irasuegi eta beste hainbat.

Arratsaldez manifestazioa egingo da kultura etxetik plazaraino eta bertan musika eta dantza egongo da, emakumeen eskubideen aldarrikapen modura.

Ondorengo egunetan izango dira beste ekintza batzuk ere: zinea, tailerrak…

Kontsultatu MARTXOAK 8 egitaraua

 

Maskulinitate tailerra

Egitarauaren barruan, martxoaren 12an eta 19an maskulinitate tailerrak egingo dira.

Apuntatzeko azken eguna: martxoak 11 (berdintasuna@gorbeialdea.eus)

 

 

 

 

Albiste gehiago →