Markel Arriolabengoak bi txapel eskuratu ditu asteburuan
Markel Arriolabengoak banakako Arabako txapela jantzi du asteburuan eta gainera, Iñaki Cariñanos bikotearekin batera, Arabako trinkete txapelduna be bada.
Araba mailako trinkete txapelketako finala jokatu zuten zapatuan Gasteizko Astronomos pilotalekuan. Aramaioko Markel Arriolabengoa eta Iñaki Cariñanos pilotariek 30-20 irabazi zuten Txukun Lakua elkartearen aurka, gazte mailan.
Eskuz banakakoa ere Aramaiora
Horrez gain, eskuz banakako txapela be lortu du Markel Arriolabengoak 22-15 irabazi ondoren Amurrioko Aitor Aranzoreni. Gazte mailako kategorian izan zen hori, eta Ogeta pilotalekuan jokatu zuten.
Aramaioko pelota elkartekoek adierazi duten bezala, «oso denboraldi ona izaten ari da aramaioarrentzat. Aste bukaeran irabazitako bi txapelez gain, Markel Arriolabengoa eta Xabi Errasti Arabako binakako txapeldunak dira, eta Julen Olaizola Bizkaiko binakako txapelduna da Orozkoko elkartearekin».
Zorionak!!