Makinas Bizkaiako motorzaleak Aramaion zapatuan

Zapatu goizean, 12ak aldera iritsiko dira Aramaiora Makinas Bizkaiako motorzaleak. Parkean eta Nardeaga kalean egongo dira aparkatuta.

Beraien 17. urteurrena ospatzen dute eta Aramaion geldiune berezia egingo dute, batez ere umeei zuzenduta! Hainbat sorpresa antolatu dituzte eta motor ederrena aukeratzeko eta frogatzeko modua ere izango da.

Gainera, ez dira faltako argazkiak eta bestelakoak!!

 

Albiste gehiago →