Maiatzean, Arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa

Kartela Oinak buruan KONFINAMENDUAN

MAIATZA kobazulotik apurka- apurka ateratzeko garaia izango dela dirudi, baino egoera arraro honetan topaketak, jende aurreko emanaldiak eta festak izan ohi zirenak egokitu beharra izan dugu halabeharrez. Horrek ez du ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETA geldiaraziko ordea. Haurren sormenari bidea eman behar baitzaio!

Bertsolaritza ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen duten 14 urte bitarteko haurrek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute udaberrian. Maiatzean zehar eskualde bakoitzeko lan aukeratuak bertsozale elkartearen WEB gunean argitaratuko dira. Ekainaren 6ean FINALISTAK zeintzuk diren jakingo dugu.  HOTZA EXTREM abentura parkean egun pasa ederra izango dute opari irailaren 13an ikasturte berria gogoz hasteko.

Hiru gai  daude aukeran:

–              Nola ikusten duzu mundua etorkizunean?

–              Animalia bihurtzeko aukera bazenu ze animalia aukeratuko zenuke eta zergatik?

–              Ikusezina bazina, zer egingo zenuke?

Lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. Bertsoekin batera parte hartzaileen izen abizenak, ikastetxea eta maila jarri, eta baita kontaktatzeko modua ere. Animatu eta parte hartu!

Oinarriak: Oinak buruan

 

Albiste gehiago →