Mahai berria jarri da parkean umeen eskaerari erantzunez

Pasa den urtearen amaieran hurbildu ziren eskolako umeak udaletxera eta hainbat eskaera egin zituzten. Beste gauza batzuen artean, parkean mahai berria jartzea eskatu zuten, gurpil-aulkientzako egokituta. Oraintsu jarri da mahai berria.

Horrez gain, frontoiko armailak egurrez estaltzea eskatu zuten. Lan hauek frontoia berritzeko proiektuaren barruan aztertuko dira, izan ere Diputazioko Plan Foraletik diru-laguntza jasoko du Udalak frontoia eraberritzeko.

Parkean, jolas tokian tirolina bat jartzea eskatu zuten eta baita ohe elastikoa ere. Bi eskaera hauek, parkearen hobekuntza planaren barruan aztertuko dira.

 

Albiste gehiago →