Lurrikara: gazteen emantzipazio eta dinamizaziorako programa

Gasteiztik kanpoko Arabako udalerrietan bizi diren 14-30 urteko gazteentzako zuzenduta dago Lurrikara programa. Hezkuntza, emantzipazio eta lan orientazio pertsonalizatua eskainiko da Lurrikara-ren bidez, gazte ekimen, programa eta zerbitzuei buruzko informazio emanez.

Honako hauek dira helburu nagusiak:

  1. Arabako gazteen errealitatea, interesak eta beharrak jakitea.
  2. Hezkuntza eta lan orientazio pertsonalizatua eskaintzea, jasotako beharren eta interesen arabera.
  3. Dagoeneko badiren gazte ekimen, programa eta zerbitzuen berri ematea eta jakinaraztea.
  4. Garapen pertsonal edo komunitariorako gazteentzako proiektuak bideratzea eta laguntzea. Proiektu horiei balioa ematea, haien berri emanez eta sustatuz.
  5. Gazteen parte hartzea sustatzea

Informazio gehiago: @lurrikaraba eta  https://gazteria.araba.eus/es/.