«Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako» dokumentala abenduaren 14an
Igandean, abenduaren 14an, Aramaioko Kultura etxean eskainiko da «Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako» dokumentala, arratsaldeko 19:00etan.
Inge Mendioroz Ibañezek zuzendutako dokumentala da «Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako».
Sinopsia: Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen, eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.
Euskaraz proiektatuko da (azpitituloak gazteleraz)
